Eguneroko maitea,
Nigaz tratatzea zaila dela badakit. Harroputz puntu hori daukat, nire umorea nahiko berezia da eta pixkat ikaratu dezaket. Guzti hau ekiditeko apaltasun puntu bat ematen diot egiten ditudan gauzei eta, noski, horrek buruhausteak sortzen dizkit.
Gero be, hain hotza edo berekoia ez iruditzeko enpatia eta ulerkortasun handia izan ohi dut jendeagaz. Nire lehentasunak eta nahiak moldatzen ditut besteak deseroso edo gaizki ez sentitzeko. Baina gero inor ez da nire lekuan jartzen eta, noski, horrek buruhausteak sortzen dizkit.
Zertara dator guzti hau? Ba aste honetan buruhauste asko izan ditudala guzti hau dela eta. Eta oso aspergarria da dena. Badakit gutxiri nire bizitza, egiten dudana eta beste guztia axola zaiola, baina, tira, minimo batzuk mantentzea eskertzekoa izango litzateke. Agian lerroak marrazteko eta jendeak ikusten nauen moduan izateko ordua heldu da: harroputza, hotza, desatsegina eta gorrotagarria..
Hurrengo lerroak idatzi arte.