Eguneroko maitea,
Gaurko eguna dena izanik maiteminduek diabetesa ematen didatela onartu beharra daukat: besarkatzen, musukatzen eta euren maitasuna lau haizetara adierazten dutenean intsulina beharrezkoa daukat odola goxoki bilakatzen baitzait.
Terueleko maitatzaileak, ergelak biak.
Maitasuna (beno, txortan jotzea) oso polita da. Baina ez dugu gainontzekoek zertan jakin behar jotzen dutela, barkatu, maitatzen direla. Ez noa kaletik marmitakoa jatea gustatzen zaidala dioen kartel batekin, zergatik jasan behar dut gainontzekoen erreakzio biokimikoak?
Gainera, onar dezatela, maitasunak bi hilabete eta lau urte artean irauten du. Dena antzerkia da euren bakardadean itotzen direlaz ahazteko.
Hurrengo lerroak idatzi arte.
Utzi erantzuna
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.