Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
Jatorrizko emanaldia: Apirilak 1.
Kapituluaren izena: Peter.
Geldialdi baten osteko kapitulua da. Niretzat sasoiko eta ia serieko onena. Geldialdia baino lehenago azken eszenan denok lehen deboralditik genekienaz Olivia konturatzen da. Eta kapitulu honetan Walterrek dena argitzen digu. Eskertzekoa da seigarren denboraldirarte ez itzarotea argi hitzegiteko. Baita ere serie hau, tamalez, berritzea zail izan ohi duelako.
1985an kokatzen da kapitulua. Eta murgiltzeko tipografia eta hasierako kredituak garai horretako itxura hartzen dute. Kriston puntazoa. Hasierako kredituak retro itxura horrekin ikusteagatik puntu guztiak irabazi zituen kapituluak.
John Noble-k kriston antzezpen lana egiten du kapitulu honetan. Betiko puntazoekin, unibertso paraleloko bere baliokidea Walternate izendatzen duenean oso dibertigarria da, baina aita batek bere semea sendatzeko egin beharreko guztia ulertzeko eta gero bere emazteari bihotza ez apurtzeko eman behar zaion ikutu dramatikoa ematen dio.
Gainera zergatik pikantemanek (burusoil-behatzailea) laguntzen dion, Nina zelan gelditu zen beso gabe eta Walterrek Spockekin duen erlazio tentsuaren zergatia argitzen zaigu.