Telesailak

Castle 2×09

Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
 
Jatorrizko emanaldia: 2009ko Azaroak 16.
 
Kapituluaren izena: Love Me Dead.
 

 
Serie honek duen guzarik onena bere asmo falta da. Kapitulu bakoitzean kasu bat argitzen dute eta pertsonaien arteko erlazioa bigarren maila batean gelditzen da. Ez dago ildo nagusirik eta kapitulu bakoitza mundu bat da. Entretenitzeko.
 
Kapitulu honetan hasieran kriston puntazo bat dago “gezurretan banabil zerua jausi daitela” eta gorpu bat jausten da, Alexis-ek bere aitari kapitulu bukaeran dakigun zeozer izkutatzen dio, ezer larria, baina Castle-k nola sufritzen duen merezi du eta kasuak bizpahiru ez itxarotako birak ditu, sinesgarriak denak, ondo eraikita.
 
Kapituloko gauzarik onena lapur batek laguntzen dienean da, Arma Letal asko gogoratu zidan, eszenengatik eta esandakoagatik.
 

Utzi erantzuna