Telesailak

Flashforward 1×13

Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
 
Jatorrizko emanaldia: Martxoak 25.
 
Kapituluaren izena: Blowback.
 

 
Egia esan, kapitulua ahazgarria izan daiteke ze ez nintzen gogoratzen atzo ikusi nuenik. Programazioa begiratu izan behar dut memoria egiteko.
 
Eta normala da. Kapitulu bikoitza onaren ostean berriro ere soberan zegoen kapitulu bat. Serie hau lehen denboraldia bukatzea lortzen badu miraria izango da.
 
Berdin zait Aaronen bizitza eta bere alabarena. Jericho-koak oso garrantzitsuak izango dira baina istorio hori, puf, guztiz aspergarria da. Gero Zoeyren kontua Dimitri salbatzeko ez zait batere inporta. Gauzarik interesgarrienak azken bost minututan gertatzen dira: Somaliara doazela eta Dimitri hilko duen pistola desagertu dela. Gainontzekoa lastoa.
 

Utzi erantzuna