Telesailak

V (2009) 1×06

Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
 
Jatorrizko emanaldia: Apirilak 6.
 
Kapituluaren izena: Pound of Flesh.
 

 
Pixkanaka erritmoa hartzen dabil eta 80ko seriari gero eta erreferentzia gehiago egiten dizkiote: erresistentziaren partaideak, bostgarren zutabea eta V-giza haurdunaldia. Ez dago ezusteko handirik, dena itxaron daitekeen bidea jarraitzen du. Hala ere Tylerren inguruan dagoen misterioak jakinmina piztu dit eta V-ek zertarako nahi duten ere. R6a zer den eta hautatuak zertarako diren jakin gabe jarraitzen dugu.
 

Utzi erantzuna