Serie guztiekin egunean jarri naizela uste dut. Bakarrik aste honetako Fringe eta Stargate Universe falta zaizkit, baina bakarrik bigarrena ikusita daukat. Lan atzeratu gehiegi izan da baina, tira, esfortzuak merezi du.
Herenegun gasolina botatzerakoan nire aurrean eszena harraro bat ikusi nuen. Ilera zegoen eta aurrekoari itxaroten semea (gidatzen zuenak) eta ama jeitsi ziren kotxetik. Ama agintzen zuena zen, kriston serio aurpegiarekin. Depositoko tapoia kendu zuen eta semeak mangera sartu zuen. Bukatzerakoan amak tapoia itxi eta kotxera sartu zen, eta semeak behin mangera utzita. Dena tragedia ikutu batekin. Aurpegiak eta mugitzeko era. Nahiko harrigarria.