Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
Jatorrizko emanaldia: Apirilak 1.
Kapituluaren izena: Better Angels.
Serie honen etorkizuna gero eta beltzago ikusten dut. Behintzat kapitulu honetan erdia salba daiteke. Baina horrenbeste lasto sartuz ezinezkoa nonbaitera heltzea. Somaliakoa kapituluaren puntu interesgarriena da, baina gehiegi luzatzen dute benetan interesa daukanara heltzeko: dorreak. Baita Charlieren flashforward-ak ideia interesgarriak plazaratzen dira, baina Mark eta Olivia artekoa berdin zait. Eta beti bezala bukaerako Cliffhanger-ak interesa pizten du.