Telesailak

Parenthood (2010) 1×07

Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
 
Jatorrizko emanaldia: Apirilak 13.
 
Kapituluaren izena: What’s Goin’ On Down There?
 

 
Adam-ek burutik jota bukatu behar du. Edo hori da ematen duen sentzazioa denen arazoak konpontzen dituenean baina berari inork kasurik ez egitean. Normala da bukaeran ihes egin izana, Amber-ek egiten duen bezala. Sarah-k irakaslearekin ateratzeari uzten dio Amber ere maiteminduta dagoelaz konturatzen denean. Pena da dena azaldu ez izana eta horrela tipoak ulertzea, baina, tira, kulebroi bat da. Crosbyk kriston hanka sartzea egiten du eta auskalo noiz Jabbar berriro ikusiko. Eta Julia ez dago pozik bilakatu denarekin. Eta pentsatzea guzti honek harrapatu nauela…
 

Utzi erantzuna