Kafepintxo

Deskalabru hankadun baten egunerokoa

Pasaden astean bezala gaurkoan ikusten ditudan serie guztiak egunean jarri ditut. Bai, lana metatzen ari zait, baina, hainbeste serie dira ez daukadala denak ikusteko eta iruzkintzeko denborarik.
 
Baita ere etxera (hona) itzultzeko prozesua abiatu dut. Eta bukatu ere. Nire erabakiak azaltzeko ohiturarik ez daukat, ezer justifikatu behar dudala uste dudalako. Hala ere honi buruz galdetuko didatenez, idatzita usten dut eta hona bideratzen ditut.
 
Facebook-ek hartu duen norabide berriak beldurra ematen dit. Erabiltzaile asko (ni barne) fan egitea gustoko izatea aldetzeagatik kexatu dira. Baina aldaketa horren azpian Facebook-ek martxa jarri duen eredu berria dago: dena gustoko izatea . Mugimendu honekin sare osora botoi hori zabaldu nahi dute, eta gure gustuak beste webgune batzuekin partekatzea. Pribatutasunak edo guk erabakitzea ze partekatzen dugun berdin dio: gustoko badugu, gustoko dugu eta mundu guztiak jakin dezake eta informazio hori erabili euren onerako.
 
Nire gustuak eta niri buruzko informazioa horren errez uzteko ez nago prest. Horrexegatik Facebook-en atsegin guztiak eta informazio guztia kendu ditut, bakarrik pare bat gauzetarako utzi dut. Fotolog-en gauza berdina, kontua ezabatu dut euren edukiei buruzko politika gehiegizkoa iruditzen zaidalako, eta epe laburrean Facebook-en integrazioa handiagoa izango delaren susmoa daukat.
 
Bestalde, denbora aurrezteko prozesuaren barne sartzen da guzti hau. Lehen pausu batean, dena Google-en zerbitzuen bidez zentralizatu dut, bildur ematen didaten beste batzuk. Momentuz pribatutasuna hobeto matendu dezaket baina epe laburrean hemendik dena egin ahal izatea espero dut, etxean bezala inon ez baitira datuak babesten.
 

Utzi erantzuna