Telesailak

Fringe 2×18

Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
 
Jatorrizko emanaldia: Apirilak 15.
 
Kapituluaren izena: White Tulip
 

 
Fringe den bezalako egiten duen kapitulo horietariko bat. Berriro ere, eta eskertzekoa dena, hasiera eta bukaera duen istorio bat kontatzen digute (bere maitatua salbatzeko denboran atzera egiten saiatzen den pertsona bat). Baina Fringe-n azpian dagoena berriro ere azaleratzen da: maite den pertsona bat berreskuratzeko ikertzea, horrek etikaren aurka edo espazio-denbora paradoxak sortuta ere. Gainera ezusteko bukaera du, bi zentzutan, azkenean denboran atzera egiten du bere maitatuarekin batera hiltzeko, ez salbatzeko; eta Walter-ek Peter-i egia esaten ez diolako. Fringe X-Files berritu bat baino gehaigo da.
 

Utzi erantzuna