Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
Jatorrizko emanaldia: Apirilak 22.
Kapituluaren izena: The Man from the Other Side.
Eta hona hemen Fringe-n ohikoa ez den kapitulu bat (ez baita hasi eta bukatzen) seriean dagoen ildo nagusiak aurrera egiteko. Bai, hala da, bi unibertso paraleloen arteko gudan zentratutako kapitulua da. Laburbilduz, alde batetik, beste aldetik pertsonai misteriotsu batek “Idazkari jauna” salto egiten du eta, bestetik, Peter bestaldetik datorrelaz konturatzen da, Walter utziz eta desagertuz. Bai, kapitulu guztia gertatzen dena horretan bukatzeko gertatzen da.