Telesailak

Parenthood (2010) 1×08

Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
 
Jatorrizko emanaldia: Apirilak 20.
 
Kapituluaren izena: Rubber Band Ball.
 

 
Kapitulu honetan Zeek-en erregistro osoa agertzen zaigu: aitona, aita eta senar moduan. Eta nola bere umorea erabiltzen duen benetan dituen arazoak izkutzatzeko. Camille-ri izkutatuz, baina argi ikusten da zeozer dakiela edo arazoak jakinak direnak baino handiagoak direla.
 
Kapituluko beste ildo nagusi bat Jabbar eta bere gurasoak dira, eta nola Jasminen familiak Crosby hartzen duen. Baita ere Sydney – Max paralelismoak agertzen dira baina oraingoan Sydney genio bat izanda.
 
Azkenik Sarah eta Amber artekoa. Azkenean Amber ez doa bere mutilarekin, hantxe gelditzen dira. Eta azkenean uztea erabakitzen du. Orain gutxi “Vaya tele”-n irakurri nuen Parenthood berriztuko zela eta Lauren Graham-en paperari buruz iruzkinetan aritu ziren. Lorelai ahaztezina da, baina Sarah ez zait pertsonai hain ezberdina iruditzen. Nire ustez falta dena Alexis Bledel-ekin zuen kimika hori da, Amber ez da Rori, eta Mae Whitman-ek ez dago mailara.
 

Utzi erantzuna