Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
Jatorrizko emanaldia: Apirilak 20.
Kapituluaren izena: We Can’t Win.
Serie hau abiadura hartu duela iruditzen zait. Gauzak gero eta arinago gertatzen ari dira eta seriean dauden arku ezberdinak interesgarriak eta arin doaz, lasto gutxirekin. Agian bukaera duin bat emateko seriea pentsatuta zegoena baino lehenago bukatzen baldin bada. Edonola ere, erresistentziaren barnean irabazi ezin delaren idea zabaltzeak galdera asko usten ditu, baita ere Joshuak Lisa salbatu izana eta Annak azeleragailua zapaltzea gizakiak menderatzeko (bere soldaduak hazten ari dira eta dependentzia teknologikoa sortzea). Gauzak interesgarri jartzen ari dira.