Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
Jatorrizko emanaldia: Apirilak 15.
Kapituluaren izena: Let No Man Put Asunder.
Zer esan iada esan ez dudanik? Bai, orain erritmoa hartzen dabil, istorio batzuk zentzua hartzen dabiltza, baina beranduegi da. Mark-Olivia-Lloyd triangelua nahiko aspergarria da, orain Aaron eta bere alabarena zentzua izan dezake Jericho-ren kontua dela eta, Dimitrik oso txarto bukatzen du (mozkortuta) eta T. Gibbons-ek ezusteko agerpena egiten du. Bai, beste cliffhanger batekin bukatzen du.