Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
Jatorrizko emanaldia: Apirilak 29.
Kapituluaren izena: Brown Betty.
Walterrek Brown Betty erretzen du eta kapitulu paregabea agertzen zaigu. Gidoilariak eta antzezleak gustora gelditu ziren hau egiterakoan. Walterrek Oliviaren ilobari ipuin bat kontatzearen aitzakiarekin kapitulu errekopilatorio-musikal berezia asmatzen dute. Walterrek Fringeren lurrazaleko historioa kontatzen du, hainbat gauza aldatuz eta retro garai batean kokatuz. Ez dira espreski 40ko hamarkadak, teknologia aurreratua biatago, baina kutsu retroa dauka, Caprica-n gertatzen den bezala.
Hori bai, bukaerako alegoria tristura kutsua uzten du: ilobak ipuinaren bukaera aldatzen du ondo bukatzeko baina bizitzan ez dira halako gauzak gertatzen.