Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
Jatorrizko emanaldia: Maiatzak 6.
Kapituluaren izena: Northwest Passage.
Bestaldetik etorri den Idazkari Jauna Walternate da eta bestaldekoen eta Newtonen helburua Peter aurkitzea zen. Kaka egiten duzu. Bai, bai, itxaroten nuen baina ikaragarria da bukaerako momentu hori. Kapituluaren gainontzekoa nori inporta zaio? Autobukaera duen beste kapitulu bat da Peter protagonista moduan, pare bat pintxelada gainontzekoekin baina garrantzitsuena Peter da.