Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
Jatorrizko emanaldia: Maiatzak 11.
Kapituluaren izena: Across the Sea.
Hirugarren edo laugarren denboraldian kapitulu hau jarri balute seriea jarraitzea errezagoa izango litzateke. Hamen dena nahiko argi gelditzen da, Jacob eta anti-Jacob nondik datozen eta zergatik azken honek ihes egin nahi duen. Jaiotzen direnetik Jacob-ek bere anaia hiltzen duen arte dagoen garapena, harrien kontua, gurpila, ke beltza, irlaren garrantzia… gauza asko argitzen dira. Eta, batez ere, ona eta gaiztoa nor den erlatiboa dela.