Telesailak

Stargate Universe 1×16

Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
 
Jatorrizko emanaldia: Maiatzak 7.
 
Kapituluaren izena: Sabotage.
 

 
Gero eta inprobisazio kutsu gehiago hartzen diot serie honi. Bi kapitulu eman zituzten Eli&Co untzira itzultzeko eta kapitulu honetan karanbola baten bidez eta lasai-lasai itzultzen dira. Gainera harrien bidez alien bat bonba bat jartzeko gai da. Horren ondorioz dena konpondu behar dute ze edozein momentutan erasotuak izan daitezke, hilabeteak ematen dituzte sistemak konpontzeko nahiean eta, azkenean, erdi begetal zuten tipo bat aulkian eseritzen da, dena konpontzen du, Destiny-a martxan jartzen da eta tipoa desagertzen da. Nahiko harraroa dena.
 

Utzi erantzuna