Telesailak

Lost 6×19, 6×20, 6×21

Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
 
Jatorrizko emanaldia: Maiatzak 18 eta 23.
 
Kapituluaren izena: What They Died For, The End.
 

 
Ikaragarria. Maisulana. Telebistaren historiara pasatuko da azken kapitulua. Kristolako bukaera. Handira. Azken ordua begiak buztiak eta azkenengo minutuak negarrez. Bikaina. Cum laude.
 
Jainkojaleentzat: hilda daude bai, baina bakarrik flashside-koak. Bonbak ez zuen denbora-lerroa aldatu, gure aurreiritziekin jolastu dute. Gainontzeko guztia gertatu gertatu da, ez da inoren ametsa izan.
 
Jack hasi zen bezala hiltzea eta bakarrik ez hiltzea kriston alegoria da, baina pozik hiltzen da bere lagunak irtetzen direla dakielako.
 
Flashside-rra hiltzen denetik onartzen duen arte dagoen tartearen alegoria da. Guztiok bakarrik ez hiltzeko beharra daukagulako eta hain garrantzitsua da euren artean zuten harremana, horrenbeste maite ziren (zentzu guztietan) zeren behin hilda, bakoitza hil egiten zen momentuan, batzuk lehenago, besteak beranduago, batera eman behar zutela pausua. Eta hori argi ikusten da Ben eta Hugo arteko hitzetan elizaren atean: irlan ondo egin zuten euren lana eta elkarri eskertzen diote.
 
Irla benetakoa izan da. Irla magiko bat, bere ezaugarri bereziekin. Fantasiazko kontu bat azalpenik behar ez duena, baina irlarekin izan dugun obsesioa garrantzitsuena ez ikustea egin digu: pertsonen historia izan da, serie honek ezer ez zeukaten eta zorigaiztokoak ziren pertsona batzuk nola zentzua, maitasuna, dena, irla galdu batean aurkitzen dutela kontatzen digu. Eta nola, hiltzerako orduan, euren arteko erlazio horiek euren bizitza arruntean nolakoak izango ote ziren marrazten dute, zoriontasuna pertsona horiekin aurkitu baitzuten.
 
Ez zeuden irla batean galduak, bizitzan galduak zeuden, eta irla horretan aurkitu ziren.
 
Lost, inoiz kontatu den maitasun historiarik handiena.
 

Utzi erantzuna