Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
Jatorrizko emanaldia: Maiatzak 20 eta Maiatzak 27
Kapituluaren izena: Countdown eta Future Shock
Flashforward-aren eguna heldu da eta… ia dena gertatu da. Orain testuinguru bat ematen zaie, eta jarraipena, baina gutxi gora behera ikusitakoa izan zen. Orain Mark-ek zergatik edaten duen dakigu (ordu batzuetako kontua), Dimitri, Janis eta Simon gauzak gelditu nahian, Oliviaren joan-etorriak azkenean Lloydgaz bukatzeko, ezberdin, baina batera, Nicole-Bryce-Keiko trianguluaren argipena eta zergatik Nicole itotzen zen,… Gainera Markek Flashforward berria egun horretan bertan izango delaz ohartaratzen du mundua, jendeak segurtasunez har dezan, bakoitzak denboran zehar ezberdin bidaiatzen du eta itzultzen direnean FBIko bulegoak eztanda egiten du. Eta bukatu da. 22 kapitulu horretarako.