Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
Jatorrizko emanaldia: Maiatzak 13 eta 20
Kapituluaren izena: Over There Part 1 & 2
Denboraldi bukaera ezinhobea, eta hurrengo denboraldirako gauzak bero-bero uzten ditu. Gure haur hautatuak, Walterregaz batera beste unibertsora doaz. Bellygaz batzen dira eta Walter eta Belly arteko burruka dialektikoa daukagu (eta antzezpenarena Noble eta Nimoy artean). Beste unibertsioaren berezitasunak ezagutzen ditugu eta Walternaten nahiak eta asmoak, euren artean bere semea erabiltzea berea ez den unibertsoarekin bukatzeko. Baita ere Fringenateko kideak ezagutzen dugu, Olivianate euren artean. Bai, ezagutzen dugun Oliviaren antzerakoa da: gogorra, ordenak jarraitzen ditu eta neska ona. Peter hasieran bere benetako aitarekin itzultzeaz pozik dago, baina bere ideia ezagutzen duenean Oliviarekin jatorrizko unibertsora itzultzea erabakitzen du. Eta onena… jatorrizko unibertsora itzultzen direnean, itzultzen den Olivia Olivianate da eta gure Olivia unibertso paraleloan gartzelaratuta gelditzen da, Walternateren aginduz.