Telesailak

Stargate Universe 1×18

Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
 
Jatorrizko emanaldia: Maiatzak 21
 
Kapituluaren izena: Subversion
 

 
Gauzak ez doaz ondo jatorrizko Stargate-ko kideak agertzen badira eta ildo nagusia Lurrean gertatzen bada. Honakoan gure maitatu Jack eta Daniel agertzen dira eta badirudi Telford, denboraldiaren bigarren zatian ahaztuta geneukana, Luciar Aliantzarentzat lan egiten duela, hauen helburua Destiny-a bereganatzea baita. Rush-ek Telford-en gorpua hartzen du eta Luciarrekin planeta batera doa non Destinyra joateko Stargate bat martxan jarri nahi duten eta Rush laguntzera behartzen dute. Gainera Young-ek Telford heriotzera darama garuna desprogramatzeko eta beti ezagutu duen Telford berreskuratzeko.
 

Utzi erantzuna