Telesailak

V (2009) 1×10

Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
 
Jatorrizko emanaldia: Maiatzak 4
 
Kapituluaren izena: Hearts and Minds
 

 
Kapituluz kapitulu esan ohi dudan bezala, martxa hartzen dabilela dirudi. Kapitulu honetan bostgarren zutabearen barneko arazoak ikusten ditugu, behin Annaren tranpa batean jausita. V-en espaziountzi bat erasotzen dute etsaiez beteta dagoelakoan, eta barruan gizakiak zeuden, iritzi publikoa bostgarren zutabearen aurka jarriz. Benetan barruan zeudenak iada hilda zeuden, muntaia bat zen, baina hori ez du publikoak jakingo. Gainera Annak gizakiak espaziountzian bizitzeko programa arintzen du, baina Lisak Tyler-i ideia burutik kentzen dio, zer gertatuko zaion badakielako.
 

Utzi erantzuna