Telesailak

Parenthood (2010) 1×10

Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
 
Jatorrizko emanaldia: Maiatzak 4
 
Kapituluaren izena: Namaste No More
 

 
Serie hau gero eta gehiago gustatzen zait. Pertsonaiak eta tramak konplexuagoak bilakatzen ari dira, baina tonu atsegin eta on batean. Adibidez, Crosby eta Jasminen artekoak Jabbarrekin sortzen dituen eta gaizkiulertu dibertigarriak, Adam eta Kristinak lagun berriak aurkitzen (ez dauka preziorik euren aurpegiak eta aitzakiak) edota Julie entrenatzaile bezala ikustea, batez ere bere Racquel-en aurka aritzen denean. Alde serioan Sarah-k bere aitak dituen arazo ekonomikoetaz jabetzen da bahi-denda baten bidez eta lehengusinen arteko konfesioak ditugu. Eta Zeek eta Camile arteko haustura, ez arazo ekonomikoengatik, baizik eta adarrak jartzeagatik.
 

Utzi erantzuna