Telesailak

The Closer 6×05

Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
 
Jatorrizko emanaldia: Abuztuak 9
 
Kapituluaren izena: Heart attack
 

 
Parre batzuekin hasten den kapitulua gero eta gogorrago eta krudelagoa bilakatzen da. Hasieran bere taldekoen eta Taylorren aurpegia polizi buruzagi hautagaitza aurkeztu duela jakiterakoan ez dauka preziorik. Gero, kapituluan sartzerakoan, gogorra da. Alde batetik, kasua bera, hilketa bat dirudiena gauza korapilatsuago batean bilakatzen dena eta, bestetik, 6×02 kapituluan irekitako arkutxoa, Sanchez inoiz ikusi ez dugun modu batean. Eta Provenzak gero eta protagonismo gehiago duela dirudi. Kapituluko kasua gordina ez ezik, gaiztoak ez hain gaiztoak, biktima ez hain biktimak eta gris eskalak azaltzen ditu. Eta eztabaida. Pentsaraztekoa. Gogorra. Kapitulu oso gogorra.
 

Utzi erantzuna