Webgunearekin zor asko nituen. Bai egituran, bai berrikuntzetan eta, batez ere, edukietan. Lehengo biak konponduta daude ta hirugarrena bidean doa.
Azkenengo astean hainbat aldaketa egon dira Edonolan eta Beste Orrialdean. Erredakzioak esan bezala saldu batzuk gara eta webguneak feisbukeatu ditugu. Egia esan esperimentu bat soilik da. Feiskeriak Beste Orrialdearen filosofian sartzen da, feisbuk zarataz betetzen baikabitz. Froga bat besterik ez da.
Baita ere egiturari ikutu bat eman diot, batez ere dena homogeneoa bilakatzeko. Eta itxura biribildu dut. Oraindik frogak dira. Ikusten duzuenen, dena frogetan.
Edukiekin Spoling-egaz egunean jartzen ari naiz. Maiatzean utzitakoak (tesi bat defendatu behar nuen, ulertu hau alde batera uztea ;)) egunean jartzen nabil. Zientzia fikzioko blokea eguneratua dago eta gaurkoan dramena. Gainera udan jarraitzen nabilen serien jarraipena eguneratzen nabil, ostiralean egunean egotea espero dut.
Hainbeste eguneratu dut twitter-en mezuak aldatu izan behar ditudala dena zarataz ez betetzeko.
Baita ere argazkiekin egunean jartzea espero dut eta horrela webgunearen zorrak kitatu.
Gainontzeko zorrak, aurrerago.