Telesailak

Eureka 4×01

Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
 
Jatorrizko emanaldia: Uztailak 9
 
Kapituluaren izena: Founder’s Day
 

 
Denboraldi berria eta nola hasten den! Carter, Allison, Henry, Lupo ta Fargo denboran atzera egiten dute Eureka sortu baino lehenagoko arora. Eta hasierako tituluei aire retro hori ematen diote, halako keinoak pilo gustatzen zaizkit. Gainera gure Baltar gorrotatuaz egiten zuen aktorea agertzen zaigu kapitulu honetan, Grant dk, gure bost lagunei bere denborara itzultzen laguntzeko. Bai, aitzinera doazenean militarrak euren atzetik dituzte eta azkenean bere jatorrizko denborara itzultzen dira. Allison eta Jack arteko muxu eta gauzti! Baina, hara, gauzak ez dira guztiz-guztiz berdinak: Henry ezkonduta dago, Zane eta Lupo ez daude batera, Kevin autista ez da eta Tess ez da Australiara joan. Eta gainera Grant eurekin joan da.
 

Utzi erantzuna