Telesailak

Eureka 4×02

Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
 
Jatorrizko emanaldia: Uztailak 16
 
Kapituluaren izena: A New World
 

 
Ba mundu berri hau luzerako doala dirudi, egia esan. Pare bat kapituluko kontua izango zela uste nuen baina, ez, denboran bidaiatzeko gailuak eztanda egin du eta badirudi luzerako geldituko direla. Eta, ezberdintasun gehiago daude: Fargo GD-ko buruzagi tiranoa doa, Allison mediku burua, Lupo GD-ko segurtasun burua eta Andy laguntzailea (lerro denboral ezberdin batetik datozela konturatzen dena) itzultzen da. Gainera Carter-ek Tess-ekin zer egin behar duen ez daki eta batera bizitzera joan behar direla jakiterakoan hotz gelditzen da. Eta Henry gaixoa, ezagutzen ez duen emakume bategaz ezkonduta.
 

Utzi erantzuna