Telesailak

Eureka 4×08

Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
 
Jatorrizko emanaldia: Abuztuak 27
 
Kapituluaren izena: The Ex-Files
 

 
Kriston kapitulua. Lehenik eta behin Beverly ez dela Grant-en alaba, bere lagun batena baizik, argitu nahiko nuke, txarto ulertu nuen. Eta… nor itzultzen da kapitulu honetan Tess-ez gain? Bai! Stark! Beno, bi hauek ez ziren benetakoak, Alison eta Carter-en imaginazio kontuak ziren, baina ze ona berriro Carter eta Stark arteko tirabirak ikustea! Parreaz negar egin nuen. Gainera Jo-k bere antzinako Zane ikusten du, horrek sortzen dizkion arazoekin, eta Fargo, ene, adarra jotzen dion neskato bat. Parre besterik ez.
 
Bestetik Beverly-ren intentzioa ezagutzen dugu: denboran bidaiatzeko makina berregin dute eta Grant itzultzea nahi dute mundua aldatzeko.
 

Utzi erantzuna