Egun batzuk dira Port Vell-etik gertu banku batean eguzkia sartzen ikusten nengoela eta burura hori etorri zitzaidan. Ze arroputza naizen, zelako potroak ditudan. Eta arrazoiz. Nire urtebetetzea lehen aldiz gurasoen etxetik irtenda ospatzen dut. Eta Bartzelona igaraotzen dot, gustoko dudan gauzan lanean eta, hori gutxi balitz, nire burua ezagutzeaz liluratuta.
Ze nitaz liluratuta egoteko arrazoiak soberan ditut (ezin naiteke apala izan, amak gezurrak ez esaten erakutsi zidan). Beste bat betetzen duzunean azkenengo urtearen birpasa egiten duzu eta zelan joan zaizun. Duda barik urte hau tesiagatik eta bere ondorioengatik markatuta dago. Ez dut asko gozatuko, ze gozatzea zeozer pertsonala eta besterezina da.
Eta onena 28ak nire okupa gogokoenegaz ospatuko dudala.
A4 da. Nire urtebetetzea da. Nire eguna da. Opariak iada etorri ziren.
Zorionak niri!