Kafepintxo

Kutremubis: City of Ember

Zerk eramaten zaitu halako filme bat ikustera eta, gainera, telebistan larunbat gau batean? Agian alkohola tabernetan garestiegi al dago filme hau anuntzioegaz ikusten gelditzeko? Ez dakit. Baina ohera kriston iruzur sentzazioagaz joan nintzen.
 
Nire onetik ateratzen nauena, zientzia-fikzio/fantasiazko filme askogaz gertatzen den bezala, ideia ona zela, baina, txo, zelako kakapiloa. Bill Murray eta Tim Robbins zeudela ikusita garantia pixkat zuela uste nuen, baina, espero dot diru asko kobratu izana eta ihes egin izana. Ez da gainontzeko aktoreak kaxkarrak zirela edota zentzubako gauzak agertzea (ze ostia zen bitxo erraldoi nazkagarri hori?), ez, ez, txarrena jarraitasun arazoak ziren. Edo, agian, nire buruak deskonektatu zuen, nork daki. Ze, ea, zergatik doaz bizitzera tipa horregaz? Eta zergatik abesten dauden bitartean ez doaz euren atzetik? Baina, beno, ezin zaio asko eskatu. Ah! Eta nire bizitzan ikusi dudan egusentirik harraro eta bizkorrena gertatzen da.
 

Utzi erantzuna