Kafepintxo

Euskarazko tesien II. Koldo Mitxelena sariak

Hilabete bat baino gehiago pasa da Euskarazko tesien Koldo Mitxelena saria jaso nuen zientzia esperimental arloan. Eta horren inguruan idaztea ‘Hamaiketako’ eraberritu hau estreinatzeko modurik onena dela uste dut.
 
Hainbat komunikabidek ekitaldiari buruz idatzi zuten:
 
Berria
 
Deia
 
– Noticias de Gipuzkoa
 
– Diario Vasco
 
Argia
 
Eta Euskaltzaindiak zein EHUk ohar-prentsa argitaratu zuten: eta
 
Lehenik eta behin Maite, Jaime, Joxe Inazio eta Idurre zoriondu nahi ditut, jende jatorra benetan, tesi bat idaztea ez baita erreza, eta euskaraz egiteak sufrimendu plus bat dauka.
 
Ekitaldira aita eta amarekin joan nintzen (gurasoak harro ikustea beti poztasun puntu bat ematen du) eta ordua baino lehenago heldu ginenez alboko tabernan gosaldu genuen. Ordua gertu zegoenez Euskaltzaindian sartu ginen eta, han, ekitaldiaren arduraduna (emakume oso jatorra) non eseri behar nintzen eta gaia noa zihoan azaldu zigun. Egia esan eserleku batean “Koldo Garcia Etxebarria jauna” irakurtzeak zirrara berezia eragin zidan. Jende guztia agertu arte eta ekitaldia hasi arte han egon nintzen, zai, eta sarikideak ezagutzen, nerbio puntu batekin. Azkenean jendea bildu zen, bai epaimahaikoak zein Akademiako kideak egon ziren.
 
Ekitaldia polita eta arina izan zen. EHUko Errektore Jaunak lehenengo eta Euskaltzaindiako Buruak gero hitz egin zuten, hitz politak, eskertzekoak esan zizkigutenak eta gero banan banan deitu ziguten saria emateko. Ni lehenengoa izan nintzen, eztakit zergatik bsina zientzia-esperimentalak beti dira lehenak, eskua eman, zorionak jaso eta diploma, txekea eta saria (kontxo! zelako pisua zeukan eskultura horrek!) jaso eta beraiekin argazkia atera. Behin denok saria jaso genuenean Makatzagak bere tesian oinarrituta idatzitako liburuaren aurkezpena egin zen, Maka, beste fenomeno bat.
 
Dena bukatu ostean argazkilariek hainbat argazki atera zizkiguten, bai barruan, zein kanpoan, zein banan-banan. Azkenik, papeleo pixkat eta eskultura eta diploma eramateko poltsatxo bat eman ziguten. Handik ibili nintzen Euskaltzaindiako idazkariarekin txantzetan, Jose Ramon Etxebarriaren zorionak jasotzea hunkigarria izan zen eta Jazinto Iturbek gomendio guztiz erabilgarriak eman zizkidan. Eskerrik asko bihotzez denei.
 
Akaddemian egin beharrekoak behin bukatuta gurasoekin alboko tabernan bildu nintzen eta hamaiketakoa egin genuen. Gero pare bat pote hartu eta Kafe Antzokira bazkaltzera joan ginen (bazkaltzen geundela Campus-ekoak deitu zidaten elkarrizketa bat lotzeko, baina hori beste kontu bat da) eta gero Amama bisitatzera joan nintzen nire traje elegantearekin. Hurrengo egunean goizean goiz Bartzelonara itzuli nintzen. Bartzelonako aeroportuan autobusa hartzen nengoela aitak deitu ninduen Berrian argazkia agertzen zela esateko. Eta lanera irri batekin joan nintzen.
 

Utzi erantzuna