Urtero bezala Eurovisioneko gaua nire gaua da. Eta aurreko batean egin bezala nire inpresioak momentuan idatzi nituen. Ea zer ateratzen den.
Hiru aurkezleek hasteko egin duten show-a iazko abestia nork abestuko duen egiteko, tamalgarri, tamalgarri. Azkenean tipoak abestu du, abestiaren moldaera nahiko txukuna eta erritmoduna. Eta bukaeran iaz irabazi duen tipa agertu da (eta bere klonak partehartzaileen banderekin), behar den moduan berak abesteko. Ikusgarria benetan hasiera.
– Finland: Memelo bat begitxoak eta erdi irri bat jartzen txepelkeria bat abesten. Ez da beharrezkoa ezer gehiago esatea. Bai, ahotsa ez zaiola heltzen eta leloa mierda bat dela.
– Bosnia&Herzegovina: Erritmoa gustukoa dut eta tipoa eta bere kideak atseginak dirudite eta modu kurioso batean jantzita daude. Bai, bai, leloa oso landua ez bada ere oro har gustokoa dut abestia eta performancea.
– Denmark: Ene, ke pintas… Letra pixkat moralista eta abestia, kitarrez mozorrotutako pop mierda bat. Tira, ez duela ezer aportatzen.
– Lithuania: Eurovisioneko balada klasikoa. Tipak ahotsa dauka baina pixkat garrasi egiten du. Tira, oso ikusia dagoen zeozer baina funtzionatzen duea. Gormutuen keinuan egindakoa eztakit detaile polit bat den edo soberan zegoen zeozer.
– Hungary: Zergatik dago tipa ostia txarrez? Eurovisioneko beste klasiko bat, oihukatzen duen diva bat abesti diskotekero batekin. Eta dituen saltinbaki horiek ez dute abestia baino gehiago aportatzen.
– Ireland: Ene, beste batzuk ke pintas. Ezin zaie ukatu show-a egiteko duten gaitasuna, ez daude geldi momentu bera bat ere ez. Abestia, beno, musika elektronikoaren bolumena ahotsen gainetik dago.
– Sweden: Tipo eder harraoputz bat, dantzatxo eta irritxoak eginez. Nerabeentzako primerako abestia. Letra, besterik gabe, momentu guztian leloa.
– Estonia: Ikuste oneko tipa bat begiradatxoak botatzen eta magia trukoak egiten. Abesten zuzena da, dauden dantzatxoak bezala. Abesti “alaia” edo.
– Greece: Dantzariekin kaka eiten duzu. Rapeo antzeko batekin hasten da, tipoa rapero estandarra da. Gero abesten duenak, itxura oneko tipo bat, ahots mugatua du, doinu grekoak dituen musika elektronikoa abesten. Motela, abesti motela.
– Russia: Grease itzuli da! Ostras, zelako kiboa. Errusiako Take That dirudite. Eta tipoa keinuka ta, beno, hau ere nerabeentzako pentsatutako abesti bat da.
– France: Baladatxo bat ahots ona duen tipo batek abestua. Abesti geldoa baina tipoak tenore bat dirudi. Bapatean Eurovisionetik Liceura joan naiz. Kaka eiten dozu tipoaren ahots eta joaldia.
– Italy: Itzuli dira 13 urte ostean! Erritmo eta doinua gustoko ditut, tipoak nahiko ondo egiten du eta on aurpegia du. Leku eleganteko abestia, atsegina, oso atsegina.
– Switzerland: Ukelele bat edukita irabazi naute. Beste abesti atsegin bat eta tipak nahiko ondo abesten du, baina, beno pixkat oihu egiten du, ze eingo diogu. Hala ere abestia gustoko dut, ukeleleak maiteminduta nauka.
– United Kingdom: Hauek bizirik darraite? tipo eder harroputz batzuk abesten duten nerabeentzako beste abesti bat. Ez dute mierda bat abesten eta duten baliabide bakarra haragia erakustea da.
– Moldova: Tipo hauek molatzen dute! Pop-rock abesti bat, kriston txanoak eta show polit bat montatzen. Letra ez da bestelako ezer baina ritmoa eta performancea oso atseginak eta dibertigarriak dira.
– Germany: tipak errepikatzen du, operatu egin da? Abesti honek ez du zerikusrik iazkoarekin. Ezertan, ez musikan ez performancean. Orain begitxoak jartzen dituen diva batez doa. Hau desengainua.
– Romania: Tipoa beste eder harroputz bada ere, ahotsa dauka eta abesti oso atsegin batekin dator. Erritmoa dauka, abesti festibaleroa, egitura klasikoa eta tipoak ondo abesten du. Eurovisioneko klasikoa.
– Austria: Ahotsdun diva klasikoa. Eta abestia, hori, festibaleko balada klasikoa tiparen ahotsa nabarmentzeko. Ahots beltza duen zuria. Tira, oihukatzen duen beste bat.
– Azerbaijan: Beste baladatxo bat, oraingoan tipo eta tipa batek abestuta. Ez dit ezer aportatzen, holan, zuzenean. Tipak airea hartu baino oxigenoa beharko duela dirudi. Eta hori ez dabiltzala bestelako esfortzurik egiten.
– Slovenia: Beltz ahots duen ikuste oneko zuri bat baladatxo bat abesten. Eta oihukatu ere. Ahotsari adornotxo gehiegi eta dantzatxoa, beste barik.
– Iceland: Abesti atsegina eta tipoek oso ondo egiten dute. Erritmo polita, ondo abesten dute, denek, eta oso ondo prestatuta dute performancea. Gustoko dut, bai.
– Spain: Tamalgarria. Besterik ez. Behintzat ez da Jimmy Jump agertu.
– Ukraine: Diva batek abestutako beste baladatxo bat. Abestia beste barik. Baina hor arearekin irudiak egiten dituen tipa zer egiten duen ez dut ulertzen. Agian abestiaren gabeziak estaltzen dabil.
– Serbia: 60 hamarkadeko abesti bat. Eta tipak modu horretara jantzita. Kuriosoa behintzat. Abesti ezberdina eta atsegina era berean. Tipak pixkat oihukatzen du, baina, beno oro har abestia oso ondo dago.
– Georgia: kañeroak izan nahi duten diseinuzko/gezurrezko rockeroak edo. Kitarreo asko, oihukatzen duen tipa bat eta rapero bat. Kristolako kakanahastea, goergiatar Evanescenceak?
Egia esan aurten frikirik ez eta abesti nahiko itxurosoak. Baina Maltarik gabe Eurovision ez da gauza bera.
Azkenean Azerbaianek irabazi du. Ez dut asmatu. Italiagatik pozten naiz, itzuli ta bigarren abesti bikain bategaz.
Datorren urterarte. Azerbaianek egin baldin badezake.