Kafepintxo

Koldo, ze ostia dira erretrobirus endogenoak? (II)

Atzokoan tesian aurkitutakoaz arituko nintzela esan nizuen orduan lanera.

Laburtzeko (txapa guztia irakurri ez nahi baduzu), ezezagunak ziren erretrobirus endogeno pilo aurkitu nituen, beren kopurua batez ere berrinfekzioa deritzon mekanismo baten bidez handitu dute, erretrobirus endogeno batzu ehun jakinetan aktibo daudela ikusi nuen eta behiaren genomako leku konkretuetan agertzeko joera dutela dirudi.

Gaurko kapituluan, aurkitutako. Ba bai, behi zein zaldietan ezezagunak ziren erretrobirus endogeno pilo aurkitu ditugu, behiaren genomaren %4a okupatzen dutenak eta zaldian, aldiz, ia %2a. Normala, orain arte ez zen zoririk jarri hau egitera. Egia esan behian hainbat ezagunak ziren, baina oso gutxi zirela uste zuten analisia egin zueten koreatarrek. Eurak lau erretrobirus endogeno familia (erlazioa oso hestua duten erretrobirusak, horrexegatik familia deitzen dira, ahideak baitira!) zeudela uste zuten, nik beste hogei gehiago aurkitu ditut. Eta ziur gehiago dauela! Gainera, horietako bat familia nahiko ugaria da, bai, familiak kide kopuru ezberdina dute: batzuk familia-ugariak eta beste batzuk lau katu. Zaldian, aldiz, 15 familia. Konpara dezazuen, gizakiotan 26 bat familia daude eta saguetan 21 inguru. Behietan ez daude hain gutxi, zaldietan bai, gutxiago dira. Eta orain zergatik ezberdintasun hau dagoen galdetuko didazue. Ba, beno, hau atzo aipatzen nuen buruhauestako bat da.

Aitzinean zer gertatu zen ezin dezakegunez jakin (ezin gara joan erretrobirusek behien edo zaldien genomak konkistatu zituzten momentuetara joan), hainbat ideia bota ditzazkegu. Adibidez zaldian behietan baino infekzio gutxiago egotea. Infekzio gutxiago badaude, zailagoa da erretrobirusak genoman sartzea, loteriarako boleto gutxiago. Beste ideia bat behiaren eta zaldiaren genomak ezberdinak izatea eta moduren batean behian erretrobirusak gelditzea baimenduta egotea eta zaldiaren genomak elementu hauek modu eraginkor batean ezabatzea. Azkenik, etxekotzea gakoa izan daiteke. Bi animaliak etxebere bihurtzeko prozesu ezberdina izan dute eta, agian, moduren batean edo bestean erretrobirusak baldintzatzea. Nork daki! Ez ginen han egon!

Bestalde, esan bezala, familia bakoitzak kide-kopuru ezbedina du. Zergatik? Hori datorren astebururako utziko dut.

One comment on “Koldo, ze ostia dira erretrobirus endogenoak? (II)

Utzi erantzuna