Kafepintxo

Koldo, ze ostia dira erretrobirus endogenoak? (eta IV)

Tesian egin nuenari buruzko errepasoa bukatzeko atzo utzi nizkizuen galderak erantzuten saiatuko naiz.
 
Erretrobirus endogenoak aktibo daude. Gizakiotan ezaguna zen eta behietan emaitza berdina izan genuen. Bai, zure buruari galdetuko diozu zergatik birus batzuk aktibo egon daitezkeen eta horrek ez lukeen kalterik eragingo. Egia esan erretrobirus endogenoen aktibitatea “kontrolatuta” dago eta bakarrik erretrobirusen parte bat da aktibo dagoena eta bakarrik ehun edo organo jakinetan. Bai gizakiotan zein behietan tiroide eta enbrioietan gertatzen da erretrobirus endogenoen aktibitatea. Lehenaren zergatia azaltzea zaila da, tira, putaidearik ez dudala; bigarrena errezagoa da. Enbrioia amaren gorputzean gorputz arrotzat jo dezakegu, eta enbrioiak, badazpada, amaren babes-sistemaren aurrean defendatzeko erretrobirus endogenoak erabili ditzake, tranpa baten moduan, eta horrela enbrioia lasai garatu.
 
Atzokoan beste galdera bat utzi nuen, ea non kopiatzen diren erretrobirus endogenoak, hau da, genoman txertatzen direnean, non egiten duten. Egia esan ez dut argi, hemen hainbat gauza uztartzen direlako. Hala ere badirudi genometako hainbat leku gogokoak dituztela. Edo, behintzat, han gelditu dirala. Batez ere defentsa erantzunarkin lotutako geneetatik gertu. Nahiko kuriosoa da hau, birusak defentsa geneetatik gertu txertatzen…
 

 
Eta hau izan da dena. Egia esan gauza (askoz) gehiago aurkitu ditut baina hauek dira salgarrienak. Espero gustoko izana mini-serie hau eta ea etorkizunean nire lanaz gehiago idazten animatzen naizen.
 

Utzi erantzuna