Telesailak

Warehouse 13 3×01

Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
 

 
The new guy (2011/07/11)
 

 
Trastezahar bilatzaile dibertigarrienen denboraldi berria hasi zaigu eta mutil berria daukagu bulegoan. Joko asko emango du, seriean irauten badu. Norbait gezurretan ari dela jakiteko gaitasuna dauka eta Pete-n guztiz kontrakoa da. Mykaren hutsunea asko nabaritu du Petek, baina, tira, dena konpontzen da. Kapitulua batez hori da, berriaren aurkezpena (Pete hartu zuten antzeko moduan), Petek nola hartzen duen, Mykaren erabakia, eta Artie, Leena eta Claudia bere martxan, agian protagnismo txikiagoarekin.
 
Hori bai, bukaerak intrigazko cliffhanger-a bat uzten digu. Antagonista berri baten aurrean ote gaude?
 

 
Notatxoa: 8
 

Utzi erantzuna