Kafepintxo

Zergatik Snow Leopard ez dudan gustoko

Orain Lion (Mac Os X 10.7) aterako dela, agian aste honetan, hori diote zurrumurruek, oraingo bertsioa, Snow Leopard (Mac Os X 10.6) zergatik ez dudan gustoko azaltzen saiatuko naiz.
 
Mac-en munduan Tiger (Mac Os X 10.4) bat zeraman iBook G4 batekin sartu nintzen 2005an (sei urte egingo ditu gutxi barru). Eta primerako izan zen. Orain dela zortzi hilabete Mac-a aldatu nuen eta Snow Leopard daraman MacBook Pro bat erosi nuen, hau idazten nabilen ordenagailua hain zuzen ere.
 
Applezaleok sekta batekoak garela mundu guztiak daki, eta euren produktuak bakarrik guay batzuk garelako erabiltzen ditugu, mac os x-ek pijadita ta tontakeri asko dituelako eta Jobs gure jainkoa da. Guzti hori egia izanda ere, Snow Leopard ez dut gustoko (ez nuke jakin nahi Lopard-i buruz zer pentsatuko nuen). Zergatik? Ba…
 
Spotlight puta mierda bat delako. Inoiz egin den mokordorik handiena. Horrexegatik bakarrik sistema osoa pikutara doa. Tiger-en ikusi nuenean mirari bat iruditu zitzaidan, fitxategiak berehala aurkitzen zituen eta oso erabilgarria zen. Baina Snow Leopard-en kakapilo bat bilakatu dute. Baina kakapilo-kakapilo. Motela da, emaitzak ikustea ez da lehen bezala eta indexatzerakoan memoria jaten du. Primerako kakapiloa.
 
Gainontzekoa oso ondo dagoela, bai, baina ez da Tiger baino askoz hobeagoa. Eta memoria eta baliabide gehiago erabilita. Bai, Time capsule hori dago, oso ondo, bai, baiā€¦ ta? Gainontzekoa? 64 bit, pijadita gehiago eta erosotasun kontu batzuk. Baina funtsa ez zait askoz hobea iruditzen. Eta, goiko barra borobildua ez izatea birao bat iruditzen zait.
 
Lion Tiger-ek suposatu zuena suposatzea espero dut, ze Snow Leopard-ekin ez nago batere pozik, ez, ez.
 

Utzi erantzuna