Telesailak

The Closer 7×02

Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
 

 
Repeat offender (2011/07/18)
 

 
Eta Popek lortu zuen. Pena da nagusi berria hil izan beharra, nire ustez joko handia eman zezakeen, Pope hor ikusteko. Azkeneko denboraldia izango denez, Brendarekin tentsioak sortzeko egindako mugimendua izango da. Auskalo. Raydor-ek gauzak beste modu batera ikusten dituela dirudi, berriro ere, agian serie berriari begira, eta Taylor non geldituko den ez dago oso argi. Baita ere gainontzeko pertsonaiak pixkat bigarren mailan gelditu direla iruditzen zait, agian Provenza izan ezik. Kasua, berriro ere, landua eta espero ez diren aldaketekin. Baina, esandakoa, kapitulua harraroa egin zitzaidan, trantsizio kutsuarekin.
 

 
Notatxoa: 7
 

Utzi erantzuna