Kafepintxo

Igandezale eguneratzeak

Domeketan eguneratzea gogoko dut. Domekak ezberdinak dira, lasaitasunez gosaltzen dut, dagokionean erropa eskegiten dut, etxea garbitu eta, posible bada, hondartzara ordutxo bat inguru noa. Eta itzultzerakoan zeozer pendiente badut, eguneratzen dut. Adibidez astean zehar ikusi ditudan seriei buruz esan beharrekoak ez baditut esan, domekak erabiltzen ditut.
 
Ta orain uda pasa dala domekero zeozer idaztea proposatu diot nire buruari. Beste gauza bat lortuko ote dudan da. Baina, beno, baditut ideia batzuk, agian debora faltagatik astean zehar bota ezin ditudanak eta, agian posible da domekak nire terapia moduan erabiltzea.
 

 
20110904134526
 
Bai, horrelakoak dira igandezale eguneraketak: bapo-bapo jaten.
 

 
Gainera, orain, liburuei buruzko blog izugarri batean kolaboratzen hasi naiz eta, bai, zeozer idaztekotan, domeketan izango da. Ta beno, hamen M-k egin zidan aurkezpena eta gaurko eguneratzea
 

 
Domeketan ikusten gara.
 

Utzi erantzuna