Gaur irailaren 11 da, Diada. 10 urte dira dorre bikiak suntsitu zituznetik. Azken egunotan “orain dela 10 urte non zeunden” galdetzen da. Arin joango naiz: etxean telebista ikusten.
Egun horretan mundua aldatu zelaz hitz egiten da. Hitz potoloak. Dena gezurra. Gauzak berdin darraite, baina orain beste modu batera kontatzen digute. Mundu osoan gudak, gosetea, bodere-nahia eta manipulazioak berdin darraite. Krisitik krisira, gezurretik gezurrera. Eguzkiak ekialdetik ateratzen jarraitzen du eta Ilargia gero eta urrunago dago.
Bakoitzak bere bizitzarekin ahal duen moduan jarraitzen du. Ez gara mundu hobeago edo txarrago batean bizi, mundua den bezala da. Ez gara ez libreagoak ez bildurtuagoak bizi. Bizi, bizi gara.
Visca la Terra.
Utzi erantzuna
Iruzkinak bidaltzeko saioa hasi behar duzu.