Spoiler, barren ateratze eta kaka horien abisua.
Fresh Pursuit (2011/09/12)
Bikaina. Udako denboraldiaren bukaera bikaina da. Brenda azkenengo eszenan dardarka ikustea, galdurik, zer esan jakin gabe ikaragarria da. Kapitulua epaitegian hasten da eta, nola ez, Pellegrinok Brendaren defentsa bikaina egiten du eta, kapitulu bukaeran kasua ez da onartzen. Erdian kasu nahiko normala, aitzakia bat puntu gogorrenak ateratzeko eta Brendaren inguruan dauden guztiek Brendarekin duten elkarrekintza nabarmentzeko, batez ere Gabriel, Raydor eta Fritz. Udazkeneko denboralditxoak itxura ona eta gogorra du.
Notatxoa: 10