Kafepintxo

Ikusten ditudan serieak

Hamaiketakoa nigaz hartzen baduzu serietaz askotan idazten dudala ikusiko zenuen. Orain udako denboraldia bukatzen ari dela eta udazkeneko denboraldia hastear dagoela (beno, serie batzuk hasi dute iada) zeintzu serie ikusten ditudan eta nola kontatzen ditudan erabakitzeko irizpidea azaltzen saiatuko naiz.
 
Udan The Closer, Eureka eta Warehouse 13 ikusi eta kontatu ditut. Lehena nire serie gogokoena da eta beste biak zientzia fikzio atseginak dira. The Closer udako denboraldia bukatu du eta azaroaren bukaeran itzuliko da denboralditxo batekin (eta orduan nire iritzia emango dut kapituluz-kapitulu). Beste biak denboraldia bukatzear daude.
 
Denboraldi berriari begira, agenda atera dut eta hainbat serie apuntatu ditut. Argi daukat Fringe eta Sanctuary kapituluz-kapitulu jarraituko ditudala. Bai, zientzia-fikzioa oso gustoko dut eta bi serie hauek oso onak iruditzen zaizkit. Gainera biak pasaden denboraldia indartsu bukatu zuten eta orain zer gertatzen den ikusi beharko. Egia esan Fringerena azken denboraldia izango delaren sentsazioa daukat.
 
Apuntatuta ere Parenthood (iada hasi dena), Modern Family eta Terranova ditut. Lehena familia-drama bat da, bai, baina bere xarma du; bigarrena familia-komedia bat, oso dibertigarria (bien bigarren denboraldiaren iritzia idaztea falta zait); eta azkena denboraldi honetako estreinu deigarriena. Eztakit nola komentatuko ditudan,mid-seasson-a arte edo kapituluz-kapitulu, eztakit.
 
Eta azkenik nire guilty pleasure-a daukat, Gossip Girl. Eztakit zer egingo dudan beragaz, ikusi, ez ikusi edo ez esan ikusten ari naizela. Auskalo.
 

Utzi erantzuna