Hilabete batzuk badira Snow Leopard gustoko ez nuela azaldu nuenetik. Lion (Mac Os X 10.7) atera zenean erosi nuen eta oraindik ez daukat argi gustoko al dudan.
Ezer baino lehen, instalatzea kriston erreza da, ordu betean jeitsi, instalatu eta martxan nuen. Eta beharrezkoak nituen konplementuak momentuan jeistea krison abantaila da. Puntu horretatik kexurik ez.
Sistema berrira ohitu naiz eta oso eroso egiten zaizkit berrikuntzak. Adibidez, mission control, launchpad, bertsioak gordetzea eta keinu asko naturaltasunez erabiltzen ditut eta oso erabilgarriak dira. Egia esan scroll-a aldatzea ez zait horrenbesterako iruditu, pare bat egunetan kontrolatzen da.
Pantaila osoarenak, tira, erdibidean uzten nau, programa batzurekin oso ondo doalako eta beste batzukin zentzu askorik ez duelako. Sistema eragileak leiho anitzikoak badira zeozergatik da. Gainera zuzentzaile automatikoak askotan, erreztu baino, traba egiten dit. Baina, beno, beti ere kendu dezaket.
Orain, badago zeozer gustoko ez dudana eta Snow Leopard-en esan nuen: Spotlight. Hobetuko zutela pentsatu nuen eta, ez, berdin jarraitzen du. Instalatu ostean lupatxoaren erdian puntua abiaratu zen, indexatzen zegoelaren seinale. Eta, noizen behin, puntu madarikatu hori agertzen da. Hall-9000 hor goian, ezkerretara, baneuka bezala. Gogaikarria da, bai indexatzen jartzea nahi duenan, zein memoriaz egiten duen kontsumoa. Behintzat, orain, indexatzen dabilenean bilaketak egiten uzten dizu. Zeozer zeozer da.
Beste arazo txiki batzuk daude ere, adibidez, Safariri, noizean behin, burua joaten zaio eta ezinezkoa da tildeak jartzea. Eta kargatzea ez horrenbeste, baina sistema eragilea amatatzea luzegi doa, snow leopard-ekin konparatuta. Eta beste edozerrekin konparatuta.
Horrexegatik eguneratzea “Lion gustoko al dut?” du izenburu, argi ez dudalako. Ni bezalako Athleticzale batek Lehoi deitutako sistema eragile bat edukitzea agerikoa izan behar duelan utziko dut.
p.s. bai, badakit Astelehena dela, baina, tira, atzo beste kontu batzuk nituen eskutartean.