Kafepintxo

Sukaldatzea oso gustoko dut

Nire zaletasunak zeintzuk diren galdetzen didatenean, lehen postuetan sukaldaritza bati agertzen da. Izan ere, lerrook idazten ditudan bitartean suan marmitako meditarraneoa daukat.
 
Zaletasuna txikitatik datorkit. Amak sukaldatzen erakutsi zidan independientea nintzenarako arazorik ez edukitzeko. Eta ondo ikasi ere, eta amaren eskua edukia ere. Ze, egia esan, nahiko ondo sukaldatzen dut. Nire gustorako behintzat. Gakoa hor dagoela uste dut, jatea oso gogoko dudanez, nire gusturako sukaldatzen ikasi dudala.
 
Duda izpirik gabe pata tortila, marmitakoa eta bizkotxoa dira hoberen egiten ditudan platerrak. Egia esan edozein jaki. Baina arraultzak frijitzea kriston kostatzen zait!
 
Nire sukaldeko abenturak jarraitu nahi badituzue, esperimentatzea asko gustatzen batzait, adi egon Chef-K atalari
 
On egin!
 

Utzi erantzuna