Kafepintxo

Ardi, guiri eta ordu aldaketaz

Ardi traskilatua hamabost egunetan berdindua. Hori pentsatu dut nire buruari ilea moztu diodanean. Ez da txarto geratu, desastrea ez da oso handia izan, baina besteek zer dioten itxaron beharko jakiteko ea benetako desastre bat izan den ala ez.
 
Eta zergatik animatu zorakeri hau egitera? Alde batetik behar nuelako eta bestetik gaur oso argi pentsatzen ez nuelako guiriek eman didaten gaua dela eta. Beno, guiriak eta bertokoak, mota guztietako jendeak porkulo emoten gaur gauean. Agian ordu aldaketa dela eta jendeak ordu extra besteei potroak ikutzeko zela uste zuen. Auskalo.
 
Portzierto, ordu aldaketak gorro ditut. Horrela, orokorrean.
 

Utzi erantzuna