Sukaldean

Indabak

indabak_0
 
Indabak egiteko lehenik eta behin gau osoa uretan pasa behar dute, erabiliko dudan lapikoan nahi adina indabak urarekin jartzen ditut eta gau osoa ditut. Indabak modu errez eta arinean egin ohi ditut. Barazkiei (tipula, piper berdea, azenarioa eta tomatea) azala kendu eta bitan zatitzen ditut. Behin barazkiak prest, presiozko lapikoan, behin indabak uretan eduki ostean, barazkiak gehitzen ditut, txorizo zatiak (eta sahieskia) eta gatza. Tapa itxi, presio maximoan jarri eta guztia hiru ordu laurden egosten daukat. Behin egosita barazkiak atera, txinotik pasatzen ditut eta indabekin nahasten ditut salda lodi eta potente bat lortuz.
 

Utzi erantzuna