Aste honetan ikusi ditudan atalen errepasotxoa.
Revenge S02E07
Gure kulebroi gogokoen, betiko azpijokoez gain, hainbat pausu aurrera ematen ditu Amanda/Emiliren mendekuarekin. Batez ere idazle gogaikarri horrekin egiten duen paktuaren ostean. Gainontzeko istorioak, Amaren kontua barne, horren menpe gelditzen dira.
Revolution S01E08
Berriro ere lasto kutsua utzi dit kapitulu honek. Eztakit, zintzilikarien kontua izan ezik (bukaerako cliffhanger-a barne), gauzak gehiegi alrebesten ari direla iruditzen zait. Gero eta istorio gehiago sartzen ari dira eta horrek interesa galtzea eragiten du.
Castle S05E06
Beste kapitulu bikain bat. Dokumental moduan grabatua, dokumental baten grabaketan gertatzen baita kasua, momentu dibertagarri askorekin dokumentalaren grabaketa bera dela eta. Kapitulu autobukatu bikaina, bukaera oso dibertigarri batekin.
Parenthood S04E07
Gero eta hobea den drama honen aste honetako kapituluaren muina Kristinaren minbizia eta guzti horrek eragiten duena izan da, bai berarentzat zein famila osoarentzat. Gainontzeko istorioak aurrera darraite, batez ere Victor familian sartzea eta Sararen seme eta alabaren maitasun kontuak.
Modern family S04E08
Kapitulu pixkat dispertsoa baina entretenigarria, atsegina. Txikienak alde batetik, Phil bestetik Philena egiten, eta beste bi familiak batera. Betiko kontuak baina momentu parregarriak. Kuriosoa aurreko kapituluan Haley itzularaztea eta honetan agertu ez izana.
Person of interest S02E07
Beste kapitulu atsegin bat, baina etorkizunerako antagonista berri batekin eta antagonista zahar bat agertuta. Hainbeste istorioetan sartzen ez direnean gogokoagoa dut. Baina, tira, kapitulua suspensez eta akzioz beteta dago eta hori da serie honen punturik onena.
Fringe S05E07
Peter-en burusoiltzearekin eta Walter-en Walterbeltzetuaren artean atala joan zaigu. Jinkanarena iada guztiz zoramena bilakatu da baina, tira, itsasontzia onartzen dugu. Olivia-kgaixoarena egiten ez dut batere gustoko eta serieari, berez, pixkat jarraitasun falta ikusten diot. Badirudi saltoko doazela, Walterren bideoak bezala.