Telesailak

2012ko 47. astea

Aste honetan gutxi egon da ikusteko, thanksgiving-a dela eta…
 

 

Revolution S01E09

 
Ba aurreko kapituloko cliffhanger-aren ostean… hortik ez da joan kontua. Hala ere kapitulua ondo egon da, bere lastotxoa izan du baina, tira, ez gehiegi. Zintzilikarien kontua, niretzat benetan interesa daukanak, pare bat gauzetara mugatu da bukaera gordin batekin. Aurreko kapituluan ireki ziren hainbat kontutxo honetan ez dute jarraipenik izan. Nora goaz? Phylira!
 

 

Castle S05E08

 
Beste kapitulu atsegin bat, badaramatzagu hainbat. Castle eta Becket-en harremana modu hain dibertigarri eta ez gogaikerrian eramatea eskertzekoa da. Kapituluko gai nagusia bera, oso ondo eramana baina justo gakoa den antzezlea beste serie batean hain justu gauza bere egiten ikusi nuen eta gertatuko zenaz susmoa neukan. Baina, hala ere, oso ondo.
 

 

Parenthood S04E08

 
Ildo nagusiak aurrera doaz: Kristin-en minbizia, Sara-ren alaba eta semearen maitasun kontuak, Joel eta Juliaren haurrak adopziora nola ohitzen diren eta Crosby eta bere gauzak. Kristin-en kasuan gehiegizkoa iruditu zitzaidan dena, minbiziak berak badu karga nahikorik horrenbeste gauzaz inguratzeko. Gainontzekoa zuzena, baina pixkat indarra galdu duela iruditzen zait, dena oso behartuta.
 

Utzi erantzuna