Erritmo baxuan jarraitzen dugu, eta telesail batzuk gabonetako geldiunera iritsi dira.
Revenge 2×08
Thanksgiving-eko kapitulua. Sei urte atzera egiten du mendekuaren hasierara. Pixkat gaur egun ikusten dena nola joan den kokatzen. Tira, pixkat gatzgabea iruditu zait, tentsiorik handiena Victoria eta bere amaren artean gertatzen da baina gainontzekoa, eztakit, istorioa bera ulertzeko beharrezkoa ez zen. Pixkat lastoa egia esan.
Revolution 1×10
Denboraldiko lehen partearean bukaera. Lehen hamar kapituluetan bilatzen zutena lortu dute: Charlie bere nebarekin bildu da eta, horretan gaudela, bere amarekin. Bai, Marko bezala. Eta, bestaldetik Bass-ek nahi zuena lortu du: elektrizitatea kontrolatzea eta horrela bere armada martxan jartzea. Denboraldiaren bigarren partean serie zeharo ezberdin bat ikusiko dugula iruditzen zait. Horrenbeste gauza utzi dituzte alde batera ez dakidala oso ondo nondik joango diren.
Parenthood 4×09
Kristinaren minbizi kontuarekin jarraitzen dugu, Max-en kontuekin pixkat nahaztuz; estudioarekin arazotxoren bat; Sararen bizitzan arazotxo gehiago, maitasun, lan eta seme-alaba kontuak direla; eta gutxi gehiago. Aparteko kapitulu bat denik ez zait iruditu.
Modern family 4×09
Cam-ek Camekeriak egiten Mitchell sartuzm, Phil-Jay burruka eta Claire-Gloria-ren abenturak kapitulu gehiena eraman du, momentu oso dibertigarriekin. Haley-Alex-ena pixkat lastoa izan dela iruditu zait baina gainontzekoa primeran egon da.
Person of interest 2×08
Pellegrino Emersonekin berriro ere ikustea kuriosoa izan da (Jackob – Ben). Honetaz gain kapitulua bera intesgarria izan da, akzioz beteta. Baita Fusco-ren eta Harold-en maitasun kontuak ikustea ere. Atsegina, kapitulu atsegina.